Urduñako udalak hainbat obrari heldu die. Batetik, udazkenean hasi zuten Arbietoko igerilekuetako zelaia konpontzeko obra. Helburua belarra egoera onean mantentzea da, urratsek sortutako kalteak ekiditzea. Haatik, bide berri bat egingo dute. Horrez gain, igerilekuetako bi aldagelak atondu egin dituzte, eta igerilekuak puntuan jarri. Horretarako, guztira, 15.000 euroko inbertsioa egin du udalak.
Frontoian, beriz, zerbitzua eskaintzeko lizitazioa itxi da. Obrei dagokinean itokinen arazoa konpondu dute, eta komunetan zein tabernan aldaketak egin dituzte.
Zebrabideak
Hiriko bost guneetan ere egokitu dituzte zebrabideak. Helburua irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea izan da. Horregatik, leku batzuetan arrapalak jarri dizkiote zebrabideari. Beste gune batzuetan, berriz, oinezkoentzako igarobideak eraiki dituzte. Gernikan, esaterako, Edadetuen egoitza eta Gernika plaza lotzeko zebrabidea ipini dute.
Eskualdeko brigada
Bestalde, Eskualdeko brigadak hainbat moldaketa egin ditu hirian barrena. Nagusiki margoketa lanak egin dituzte: elektrizitate kaxak eta Edadetuen egoitzako gela zein sukaldea pintatu, Foru plazako bankuei barniza eman... Ildo beretik, herritarren eskaerei erantzunez Foru plazako arkupeetan eta Rondinako gasolindegian eserleku berriak ipini dituela jakinarazi du udalak.