Bi erraldoi berri aurkeztuta abiatuko du 15. urtemugaren ospakizuna Bihotza Konpartsak

Urduñako Bihotza Konpartsak 15 urte bete ditu. Hori dela-eta, ekitaldi ugari egingo du urtean zehar. Apirilaren 30ean, esaterako, erraldoi bikote berria aurkeztuko dute 12:30ean Foru plazan. 

Konpartsaren historia

Urteetan zehar Txomin Robina buruhandien konponketan zein Bihotzaren erreketan laguntzen ibili ondoren, gazte talde batek Bihotza Konpartsa sortzea erabaki zuen.

Urduñako Bihotza Konpartsak 15 urte bete ditu. Hori dela-eta, ekitaldi ugari egingo du urtean zehar. Apirilaren 30ean, esaterako, erraldoi bikote berria aurkeztuko dute 12:30ean Foru plazan. 

Konpartsaren historia

Urteetan zehar Txomin Robina buruhandien konponketan zein Bihotzaren erreketan laguntzen ibili ondoren, gazte talde batek Bihotza Konpartsa sortzea erabaki zuen.

Helburua zen ondo pasatzea buruhandi eta erraldoien barruan. Hala, lehendabiziko lana Kultur izan zen etxean geldi zeuden erraldoiak jaso eta konpontzea, 1955ean sortuak. "Egitura berritu genion, margotu eta jantzi berriak egin... Horri esker gaur, 61 urte eta gero errege-erregin erraldoiak gure hiriko kaleak zeharkatzen dituzte", adierazi dute prentsa oharrean. 

2003an "Txomin serenoa" buruhandia sortu zuten, haien "zaintzailearen" omenez. 2004an, aldiz, "Erraldoi dantzariak" aurkeztu zituzten, eta ondoren "Bihotza" eta "Batibomba".

2007an, Aduanako bainuetxearen irekiarekin batera "Sabina bainularia" estreinatu zuten. Zortzi urte beranduago, 2012an, osatu zuten hurrengo figura, "Benita Zazpi Zapi" izenekoa, eta 2013an "Buruhandi historikoak" berpiztu zituzten, 50eko hamarkadan existitu ziren irudien erreplika. 

Azken urteetan jarduera areagotu du Bihotza Konpartsak. Izan ere, orain, Bihotzaren erreketa, zezen suzkoa, errege magoen kabalgata, zinema, txosnak, mus txapelketa, erakusketak... antolatzen ditu. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide