Ekoizpen, Urduñako eta eskualdeko garapen agroekologikorako zerbitzuak, hausnarkarien bazka elikaduraren inguruan aritzeko mintegia antolatu du. Mintegiak lau eguneko iraupena izango du, Apirilaren 5 etik 8ra alegia, eta ekimenez beteriko egitaraua izango du.
Ekimenez gainezka
Mintegiak iraun bitartean, goizez (10:00etatik 14:00etara arte) hainbat hitzaldi izango dira; arratsaldez ordea (15:30etatik 17:30etara arte) bisitak izango dira.
Apirilaren 5ean hainbat gai jorratuko dira: Hausnarkariak larrearen eraldatzaile eraginkor gisa duten papera aztertu eta elikadura eta ustiaketen bidegarritasuna landuko dira. Arratsaldean larreen zuzeneko ereitearen inguruko esperientziak gertutik ezagutzeko bisita izango da.
Apirilaren 6an, belarraren gobernatzea izango da hizpide, okelaren kalitatean lurzoruak eta belarrak duten eragina landuko delarik. Arratsaldean, artzaintza zuzenduaren esperiantzira hurbiltzeko bisita izango da.
Apirilaren 7an, belarraren gobernuaren urteko planifikazioa jorratuko da goizean. Bazkalostean ordea, larreen zuzeneko ereitea bertatik bertara ezagutzeko txangoa izango da.
Apirilaren 8an, egitasmoari amaiera emateko, ustiategien egokitzapena bazkan oinarritutako ekoizpenera moldatzeko neurrien inguruan arituko da mintegia.
Mintegian parte hartu ahal izateko aurretiaz izena ematea derrigorrezkoa da, toki mugatuak baitira. Parte hartu nahi izanez gero eman izena neiker.eus atarian.