Mariaren Lagundiako mojak Bergarara joango dira

Mariaren Lagundia Konpainiako mojak Bergarara joango dira. Urteetan zehar ikastetxe gisa funtzionatu arren azken urteetan kongregazioa soilik mantendu da, 2003an itxi baizituzten ateak hezigune gisa. Orain arte, ordea, hamaika ekitaldi antolatu dira bertan, azpiegiturak elkarte askori zabalduz. Ume saharauiarrek, esaterako, bertan igaro dute azken urteetan uda. Foru plazako arkupeetako margolanak ere bertan prestatu zituzten. Monjek adierazi dutenez, eraikina ez da hutsik geratuko, koordinatzaile bat egongo da mantenu eta kudeaketarako.

Mariaren Lagundia Konpainiako mojak Bergarara joango dira. Urteetan zehar ikastetxe gisa funtzionatu arren azken urteetan kongregazioa soilik mantendu da, 2003an itxi baizituzten ateak hezigune gisa. Orain arte, ordea, hamaika ekitaldi antolatu dira bertan, azpiegiturak elkarte askori zabalduz. Ume saharauiarrek, esaterako, bertan igaro dute azken urteetan uda. Horrez gain, eskola izateari utzi ziotenetik hiriari hamaika ekarpen egin dizkio Konpainiak. Foru plazako arkupeetako margolanak, esaterako, bertan prestatu zituzten. Monjek adierazi dutenez, eraikina ez da hutsik geratuko, koordinatzaile bat egongo da mantenu eta kudeaketarako. Aste Santuaren ondoren Bergaran (Gipuzkoa) konpainiak duen komunitatera batuko dira egun Urduñan dauden 8 mojak.

Bizkaian duten eraikinik handiena da Urduñakoa, 22.000 metro karratu baititu. Edifizioa 2003tik salgai dago, baina krisia eta espazioaren handitasuna medio ez du orain arte inork erosi. 

Martxoaren 8an Guadalupe Mentxaka Sojo moja omendu zuen udalak 100 urte betetzen zituen urduñar bakarra izateagatik. Udalbatzan egin zuten emozioz betetako ospakizuna, eta herritarrez betetak aretoan urteetan zehar egindako lana eskertu zien Idoia Aginako alkateak udalaren izenean bertaratutako monja guztiei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide