Maria Barbero motoziklistak BMW Goya Motorrad taldeko kidea da orain. Erabaki zaila izan da urduñarrarentzat, horretarako bere herria utzi du eta Zaragozara joan baita bizitzera. Dena den, horri esker Espainiako II. Abiadura Kopa femeninoan parte hartzeko aukera izango du.
Txapelketaren lehenengo lasterketa maiatzaren 14an jokatuko dute, Jerezen, hain zuzen.
[video:https://www.youtube.com/watch?v=bdsN5Wt7-WM width:650 height:350]
Hurrengo denboraldia erronka handia izango du kirolariak, berriro txapelduna izatea lortu nahi du eta. Iaz Ducattirekin lortu zuen garaipena.
Txupinero
Gainera, herriko kultur eragileek Maria hautatu dute aurtengo Otxomaio Jaian txupinazoa jaurti dezan. Pregoilaria Olaran elkartea izango da.