Irisgarritasuna Aiaraldean

Treneko irisgarritasuna bermatzeko eta Maria Luisa Goikoetxeari babesa emateko mozioa onartu du udalbatzak

Atzo egindako ez-ohiko udalbatzan treneko irisgarritasuna bermatzeko lanei lehenbailehen ekiteko eta Maria Luisa Goikoetxea urduñarrari babesa emateko mozioa onartu zen. EH Bilduk aurkeztu zuen mozioa eta bi alderdien (EH Bildu eta EAJ) aldeko bozekin egin zuen aurrera.

 Euskal zein espainiar erakundeei eskaera

Atzo egindako ez-ohiko udalbatzan treneko irisgarritasuna bermatzeko lanei lehenbailehen ekiteko eta Maria Luisa Goikoetxea urduñarrari babesa emateko mozioa onartu zen. EH Bilduk aurkeztu zuen mozioa eta bi alderdien (EH Bildu eta EAJ) aldeko bozekin egin zuen aurrera.

 Euskal zein espainiar erakundeei eskaera

Udalbatzak ADIF eta RENFEri Urduñako geltokiak dituen gabeziak ahalik eta lasterren konpon ditzala eskatu zion, erabiltzaile guztien irisgarritasuna eta segurtasuna bermatze aldera. Era berean, Espainiar Estatuko Sustapen Ministerioari gure herrialdea zeharkatzen duten trenbideen eta euren azpiegituren (geltoki, nasa, eta trenbide pasaguneak) hobekuntza, mantenu eta zaintza lanak egin ditzatela exijitu zioten, segurtasun, irisgarritasun eta erabilgarritasunari arreta berezia jarriz. Halaber, Espainiar Estatuko Gobernuari Euskadiko Autonomia Erkidegoaren esku uzteko trenbide sarearen kudeaketa proposatu zitzaion, eta Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzari ADIF eta RENFEren aurrean bitartekari lanei heltzeko. Ildo beretik, Eusko Jaurlaritzak egungo trenbideen gabezi eta beharrak identifikatzeko ikerketa bat egitea premiazkoa dela nabarmendu zuten, baita lanen kostua kuantifikatzea ere.

 

Itziar Biguri EH Bilduko zinegotziak udalbatzara gerturatu zen Maria Luisa Goikoetxea urduñarrari eskerrak eman zizkion ekimen herritarrak lortutako emaitzagatik:” Zure iniziatibari esker jendea iraultzea lortu duzu, eta nire lobek biharko egunean arazo hau ez izatea”. Emozioak jota txaloekin eskertu zituen hitzak Goikoetxeak. “Leku guztietan atera denagatik badirudi Renfek garraiatzeko beste modu batzuk ere baditugula esaten duela, autobusez joateko. Urduñatik mugitzeko dudan aukera bakarra Renfeko tren zerbitzua dela azpimarratu nahi dut”, adierazi zuen.

 Maria Luisa Goikoetxeak sinadura bilketa bat abiatu zuen Renferi trena erabili ahal izateko arrapala bat jartzeko eskatuz. 110.000 atxikimendu baino gehiago jaso ditu egitasmoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide