Urduñako frontoia dantzatzeko eta bihotzak astintzeko gune bihurtuko da apirilaren 9an. Izan ere, Kardiopatia duten umeen familien elkartearentzako laguntza eskuratzeko eguna izango da eta horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte.
Astindu Bihotza ekimenak, beraz, arratsaldeko 17:00etan hasiko da Urduñako frontoian. Arratsaldeko 18:00ak arte, Ugao, Urduña, Amurrio eta Luiaondoko umeek Zumbakids eskainiko duteeta haiek izango dira eszenatokian dantzatuko dutenak. Ondoren 20:00ak arte 9 instruktoreen artean 2 orduko zumba ekitaldia eskainiko dute. Gasteiz, Bilbo, Iruñako neska mutilak eta Izaskun del Cerro urduñarra izango dira monitoreak. Capoeira erakustaldi txikia ere egongo da beste 4 instruktoreek eskainita.
Helduek 8 euroko sarrera ordaindu beharko dute eta umeek, berriz, 5.
Egunari amaiera emateko Gwa ya taldeak Gaztetxean kontzertua eskainiko du gaueko 21:00ean eta luntx txiki bat prestatuko dute.