Ekitaldi bereziz josi dute Aste Santuko egitaraua

Aurtengo Aste Santua berezia eta anitza izango da urduñarrentzat. Izan ere, makina bat ekitaldi egongo dira martxoko oporraldian. Batetik, rol topaketak egongo dira, kanpotik etorritako ehundaka lagunek parte hartuko dutelarik. Martxoaren 24tik 27ra mahai jokoak, rol jolasak... ikusi eta ezagutzeko aukera egongo da frontoian. Gainera, herrira ere hedatuko dira hainbat dinamika. 

Prozesioak

Aurtengo Aste Santua berezia eta anitza izango da urduñarrentzat. Izan ere, makina bat ekitaldi egongo dira martxoko oporraldian. Batetik, rol topaketak egongo dira, kanpotik etorritako ehundaka lagunek parte hartuko dutelarik. Martxoaren 24tik 27ra mahai jokoak, rol jolasak... ikusi eta ezagutzeko aukera egongo da frontoian. Gainera, herrira ere hedatuko dira hainbat dinamika. 

Prozesioak

Bestetik, Kristoren Eskolak Aste Santuko prozesioak egingo ditu. Martxoaren 20an hasiko dira, eta 28an bukatu. Tarte horretan, ordea, 14 prozesio zein ekitaldi izango dira. Ostiral Santuan, hilaren 25ean, pilatuko dira horietako gehienak: 5:00etan, 8:45etan, 11:00etan, 16:30ean, 17:30ean 19:00etan egingo baitira segizioak. Larunbatean, berriz, eliz musika emanaldia eskainiko du Urduñako abesbatzak Andra Mari parrokian 19:00etan.

Irteerak eta tailerrak

Euskara eta Kultura arloek, bestalde, nola ibilaldiak hala tailerrak eskainiko dituzte. Martxoaren 21etik 23ra, esaterako, tailerrak egongo dira Alondegian umeentzako. Horietan parte hartzeko epea martxoaren 11n bukatuko da. Txangoak bi izango dira, paintball (martxoak 22) eta multiabentura ibilaldia (martxoak 30). Irteeretarako izen ematea udal bulegoetan (Kale Zaharra 2) egin beharko da martxoak 18 aurretik. 

Gaztegunea

Gazteguneak ere programazio berezia izango du. Hilaren 20an, adibidez, bizkotxo tailerra egingo dute. Ping-pong txapelketa ere antolatu dute, martxoaren 25ean izango dena. Horrez gain, Altxorraren bila jolasarekin Urduñan zehar ibiliko dira martxoaren 28an. 

Bestelako ekintzak

Gainera, Aiaraldeko gainontzeko udalekin eta Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, aurten ere bertso barnetegia egingo dute Pazkoa Astean Espejon. Egonaldia 9-12 urtekoei zuzendua dago. Liburutegiak, bere aldetik, ipuin kontaketak eskainiko ditu martxoaren 23an eta 31n. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide