EAJko Senatuko taldeak jakinarazi zuen duela aste batzuk Maria Luisa Goikoetxearen arazoa jorratuko zuela Madrilen eta gaur horren inguruan aritzeko bertaratu dira zenbait ordezkari jeltzale.
Horrela, Jose Maria Cazalis eta Nerea Ahedo senatariak eta Pilar Ardanza diputatua Urduñan egon dira gaur. Maria Luisa Goikoetxearekin elkartu dira eta azaldu diote Maria Eugenia Iparragirre senatari jeltzalea Ana Pastor Ministroarekin mintzatu dela. Zentzu horretan, Renfe enpresako goi ordezkariekin harremanetan jarri dira.
Printzipioz, EAJko kideen ustez harrera positiboa izan da.