Urduñako Gazte Asanbladak datorren martxoaren 12an ospatuko den Gazte Egunaren egitaraua ezagutzera eman du. Aurten ekimenak 18. edizioa izango du eta berrikuntza gisa breakdance ikuskizuna izango da.
Urteroko zitari jarraiki, Urduñako Gazte Egunaren egitarauaren berri eman du Urduñako Gazte Asanbladak; datorren larunbatean izango da hitzordua eta ekimenez beteriko eguna iragarri dute.
Goizean, 3x3 Txapalketak eta Graffittiek emango diote hasiera ospakizunari, ondoren umeentzako jokoak eta puzgarriak izango dira Foru plazan eta harrera ekitaldiaren ostean poteo girotua abiatuko da herritik zehar.
Eguerdian bazkaria izango da Foru plazan eta bazkalostean Mus Txapelketa eta kontzertuak izango dira Kukumarro eta Gaztetxean hurrenez hurren.
Arratsaldean hainbat ekimen izango dira Foru plazan: txokolatada, buruhandiak, kalejira, ekitaldia eta parrillada alegia. KOntzertuek emando diote amaiera ospakizunari Atzekabe, Inedituak eta Ezustean taldeak arituko dira oholtza gainean, ondoren Urrats taldeak erromeria eskainiko du.