1998an jaiotako urduñarrek "Kintoen jaia" egingo dute larunbatean, hots, martxoaren 5ean. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Lehendabiziko ekintza 10:00etan izango da, Antzinako Ama elizan. Ondoren, 11:30ean umeentzako jolasak egingo dituzte, eta 13:30ean trikipoteoa. Iluntzean helduko diote berriro jaiari. Izan ere, 19:30ean batukadak girotuko ditu kaleak. Gauean, berriz, kontzertuak izango dira: Kultibo natibo, Itziarren Semeak eta Dj Ruba.
Kintoen festa urtero antolatzen dute Urduñan. Aintzina soldaduskara joan behar zuten gazteak agurtzeko egiten zen jaia. Hala, 18 urte betetzen dituztenen ardurapean geratzen da antolaketa. Egitaraua finantzatzeko urtarrilaren amaieran etxez etxe ibili ziren eskean eta kantuan. Horrez gain, bigarren eskuko gauzen merkatua ere egin zuten.