Soledad Becerril Espainiako Arartekoak baztertu du Maria Luisa Goikoetxearen eskaera

Erredakzioa 2016ko ots. 25a, 10:16

Soledad Becerril Espainiako Arartekoak idatziz erantzun zion otsailaren 23an Maria Luisa Goikoetxearen eskaerari. Sevillako alkate ohiak ukatu du Renfek zerbait egiteko aukera izatea Urduñako herritarraren irisgarritasun beharrak asetzeko.

Soledad Becerrilek puntuz puntu errepikatu ditu Renferen argudioak eta baztertu du aurrera egin dezan Maria Luisa Goikoetxearen eskaerak.

Soledad Becerril Espainiako Arartekoak idatziz erantzun zion otsailaren 23an Maria Luisa Goikoetxearen eskaerari, Renfek bere azpiegiturak egokitu ditzan. Sevillako alkate ohiak ukatu du Renfek zerbait egiteko aukera izatea Urduñako herritarraren beharrak asetzeko.

Soledad Becerrilek puntuz puntu errepikatu ditu Renferen argudioak eta baztertu du aurrera egin dezan Maria Luisa Goikoetxearen eskaerak.

Maria Luisa Goikoetxearen erantzuna

Urduñarrak Arartekoari bidali dio gutun bat bere desadostasuna adierazteko. Aldi berean, Maria Luisa Goikoetxeak beste proposamen bat egin eta iradoki du obra faraonikoak egin ordez, aproposagoa dela arrapala jartzea trenen lehenengo bagoian.

Arrapalak autobusetan erabiltzen den mekanismoa izango luke. Hau da, gidariak jarriko luke martxan eta irisgarritasun arazoak dituen edonork erabiltzeko aukera izango luke.

Bizkaiko Foru Aldundiarekin bilera

Soledad Becerrilen erantzuna jaso zuen egun berean bilera egin zuen Maria Luisa Goikoetxeak Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Saileko Diputatuarekin. Ordezkari foralak adierazi zion Batzar Nagusietan zein Eusko Legebiltzarrean eztabaidatuko dutela bere arazoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide