Martxoaren hasieran Zinegoak programa jasoko du Urduñak lehenbizikoz. Berdintasun Arloak adierazi duenez, martxoaren 4ean eskainiko dituzte gaylesbotrans film proiekzioak eskaintzean datza egitasmoak. Ekitaldia otsailaren 22an aurkeztuko dute Bilboko Arriaga antzokian. Urduñako egitaraua otsailaren amaieran zabalduko dute. Alabaina, Bilboko ekitaldiara bertaratu nahi duen ororentzat 4 sarrera zozketatuko ditu udalak. Horietako bat eskuratu nahi duenak berdintasuna@urduna.com helbidera email bat bidali beharko du otsailak 18 aurretik.