Larruazabalgo Batzarreko araudiak 500 urtemuga beteko du aurten. Urteurrena ospatzen duten aurreneko aldia da, Jose Ignacio Salazar historialaren hitzetan.
Prestaketei heltzeko lan talde bat osatu dute udalarekin, maiatzean zehar hiru ekitaldi antolatzeko. Horien artean daude jardunaldi historikoak, liburu baten argitalpena eta batzarrak egiten ziren tokian Gernikako zuhaitzaren kimu landaketa.
Izan ere, 1516ko maiatzaren 4ean onartu zen Larruazabalgo Batzarra arautzen duen testu juridikoa. "Belandia eta inguruko herrietako dokumenturik zaharrena, baina, XIII.mendekoa da. Batzarra haritz baten ondoan egiten zen", erantsi du adituak.
Larruazabal, Bizkaiko administrazio batzarrak
Lau kontzejuk -Bizkaiko bakarrek- osatzen dute Larruazabal: Lendoñogoitik, Lendoñobeitik, Mendeikak eta Belandiak. "Erakunde honek bertako ondasunak, eskubideak, ohiturak... defendatzen zituen (eta ditu) bestelako instituzioen aurrean, Urduñako udala barne". Elkarrizketa osoa ikusgai dago Urduñako udalak argitaratzen duen Zikoina aldizkarian.