Euskadiko Agility txakur proba egingo dute abuztuaren 19 eta 24 bitartean Urduñan. Euskadiko Agility Klubak antolatuko du txapelketa eta parte hartze handia espero dute, aurreko edizioetako txakur kopurua aintzat hartuta aurten 300 partaide inguru egotea aurreikusi dute antolatzaileek.
Lehiaketak sei eguneko iraupena izango du eta hainbat maila izango dira, txakur motaren arabera; egunero banakako probak egongo dira. Txakurrek hainbat oztopo dituen zirkuitua bete beharko dute bakoitzean.
Txapelketaren 5. edizioa izango da hau, estatuko Agility probarik nagusienetako da eta 2017ko Espainiako txapelketarako balio izango du.
Europako hamaika txokoko txakurrak izango dira lehian, hala nola: Frantzia, Portugal edota Suediatik etorritakoak; nazioarteko epaileekin gauzatuko da proba.