Jostura ikastaroa antolatu dute Berbalagunek eta Adi Emakumeak taldeak elkarlanean

Urduñako Berbalagunek eta Adi Emakumeak elkarteak joskintza tailerra egingo dute astero. Kakorratz, jostura eta trikota teknikak irakastea da ekimenaren helburua. Tailerra astelehenetan egitea proposatu dute, baina izena ematen dutenen artean zehaztuko dute hitzordua. Printzipioz, baina, astelehenetan 17:30etik 19:00etara izango da. Apuntatzeko euskara@urduna.com helbidera mezu bat bidali behar da partaidearen datuak luzatuz. Aurreratu dutenez, gantxoa, puntua eta beste hainbat josteko taktika landuko dituzte.

Ungino mendira txangoa

Bestalde, Berbabentura egitasmoaren baitan Ungino mendira irteera egingo dute eskualdeko euskalzaleek. Edozein ekintzatan parte hartzeko aiaraldea@aek.org helbidean edo 607673744 zenbakian eman behar da izena.

Pizza tailerra eta yoga ikastaroa

Horrez gain, pizza tailerra egingo dute larunbat honetan, hilaren 13an Alondegian. Gainera, yoga ikastaroa ere egingo dute otsailaren 17an hasita. Erlaxazio saioak hilaren 17an, 24an eta martxoaren 2an eta 9an izango dira; 19:00etan Alondegian. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide