Urduñako Arkupeak 2015eko balantze ekonomikoa aurreratu du. Nabarmendu dutenez, espero baino gastu gehiago izan dituzte. Batetik, Adinekoen Egoitzan 54 erabiltzaile aurreikusten zirelako eta 53 lagun egon direlako. Bestetik, Eguneko Egoitzan 8 pertsona egotea kalkulatzen zelako, 6 herritar bertaratu direlarik.
Hala, udal aurrekontuetan 280.000 euro bideratzea zegoen kontenplatuta, eta 310.000 euro izan dira gastuak guztira. Haatik, udalak 30.000 euro gehiago ipini behar izan ditu langileen eta mantenuaren beharrei erantzuteko.
2016ari begira, zerbitzua hobetzeko prozesu bat abiatuko dute, inbertsioak aztertuz. Bestalde, urtarrilea zehar eskualdeko brigadak margoketa eta mantenu lanak egin ditu eraikinean.