Radio Bilbao irratiari eginiko adierazpenetan Idoia Aginako, Urduñako alkateak, udalak Maria Luisa Goikoetxeak abiatutako eskakizunari bide emateko izapideak abiatuko dituela iragarri du.
Renferen ezezkoa
Maria Luisak, Urduña eta Bilbo lotzen dituen Renferen C3 aldirikoen tren zerbitzua mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokitu dezaten sinadura bilketa abiatu zuen. Pasa den astean ordea Renfeko ordezkariek Urduñan irisgarritasuna bermatzeko inolako neurririk hartuko ez dutela adierazi zuten, aurrekonturik ez dutela argudiatuz.
Tratamendua hartzeko trenez bidaiatu beharra
Maria Luisak hemorragia izan zuen burmuinean eta tratamendua jaso behar du astero Bilbon, trenez bidaiatzeko zailtasunak ditu ezin baitu trenera igo. Hori dela eta, tren geltokietan mugikortasun arazoak dituztenentzako arrapala jar dezaten eskatzeari ekin zion, denbora gutxian ehun mila atxikimendu jaso zituelarik.
Udalaren ekimena
Gauzak horrela, Renfek emandako ezezkoaren aurrean Urduñako udalak neurriak hartuko dituela iragarri du alkateak. SER taldeko irratiari eginiko adierazpenetan, aste honetan bertan udal gobernu taldea neurriak hartzeko lanean jarriko dela gaineratu zuen agintariak. Egoera aldatzeko udalak lan egingo duela eta beharrezkoa izatekotan beste erakundeengana joango direla ere aipatuz uen alkateak.