Renfe enpresak atzo adierazi zion SER Irratiari ez duela ezer egingo Urduñan irisgarritasuna bermatzeko.
Enpresako ordezkariek azaldu dute, hasteko, ez dutela dirurik; 10 milioi euroko inbertsioak egiten ari dira Arrigorriagan, Bilbon eta Ugaon. Horrez gain, ez dute aurreikusi eperik lan horiek gauzatzeko.
Hortaz, Renfek ez du eskariari aurre egiteko asmorik epe motzean; enpresak azaldu du igogailua ez ezik, langile gehiago beharko lituzketela aldiriko zerbitzuak irauten duen bitartean.
104.000 sinadura baino gehiago
Maria Luisa Goikoetxeak urtarrilean abiatu zuen sinadura bilketa Urduñan eta Bilbo arteko tren zerbitzuan irisgarritasuna bermatu dezaten eta jadanik 104.000 sinadura eskuratu ditu.
Kanpaina ez da amaitu
Maria Luisa Goikoetxearen inguruko pertsonek azaldu dute Renfe ez dela harremanetan jarri berarekin, ondorioz, ez dute kanpaina bukatutzat eman eta animatu nahi dute jendea kanpainara atxikitu dadin eta sinatu dezan.