Merkataritza indartzeko diagnostikoa egingo dute

Urduñako udalak hiriko komertzioak indartzeko diagnostiko bat egingo du. Helburuen artean dago sektorea hobetzeko ekintzak planteatzea. Egitasmoa aurrera eramateko Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia (PERCO) jarri du abian udalak. Proiektua garatzeko Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren laguntza ekonomikoa jasoko dute. Ildo beretik, aholkulari bat izango du Urduñak. Azterketa egiteko 67 establezimendu gonbidatu dituzte. Aurreratu dutenez, sustapen ekonomikoaren parte diren agente ezberdinen parte hartzea bilatuko dute: enpresena, merkatariena...

Tokiko kontsumoa bultzatuz

Abenduan zehar tokiko kontsumoa bultzatzeko kanpaina egin zuen Urduñako Merkatari elkarteak. Lurrean itsatsitako euskarrietan azaldu zutenez, Urduñako komertzioek sektorearen %52ari ematen diote lana, merkatalguneek %8 hornitzn duten bitartean. Horrez gain,  Urduñan erabiltzen den diruak hiru aldiz zirkulatzen duela ekonomia nagusian murgildu aurretik nabarmendu zuten. Merkatarien arabera, ikrisi gariaan gertuko dendetan kon tsumitzeak tokiko ekonomia indartzen du enplegua sustatuz eta herritarren arteko harremanak sustatzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide