Maria Luisa Goikoetxeak abiatutako sinadura-bilketak 100.000 izenpetze lortu ditu egun gutxitan. Maria Luisak Urduña eta Bilbo lotzen dituen Renferen C3 aldirikoen tren zerbitzua mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokitzeko eskatzeko sinadura bilketa abiatu zuen duela hiru aste change.org web gunean.
Hasieran 1.000 sinadurako helburua
Hasiera batean 1.000 izenpe jasotzeko helburua jarri zuen Maria Luisak, baina jasotako babesak hasierako asmoa txiki utzi du. Aintzat hartzekoa da interneten bidez jasotako sinadurez gain, Urduñako hainbat dendatan ere paperan ari direla jasotzen.
tratamendua hartzeko trenez bidaiatu beharra
Maria Luisak hemorragia izan zuen burmuinean duela bi urte eta egun tratamendua jaso behar du astero Bilbon, trenez bidaiatzeko zailtasunak ditu ezin baitu trenera igo. Hori dela eta tren geltokietan mugikortasun arazoak dituztenentzako arrapala jar dezaten eskatzeari ekin zion; gaur ehun mila herritarren babesa du eskakizun horretan.