Bilboko Abaco elkarteak ”Omicron” topaketa egingo du Urduñan martxoaren 24tik 27ra bitartean. Jokoei buruzko jardunaldiak izango dira, rol jokoei buruzkoak batez ere. Mahai-jokoak, karta jokoak, cosplay motako mozorro txapelketak... hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute gerturatzen diren guztiek.
"24 orduko 'non-stop'a"
Antolatzaileek jakinarazi dute “24 orduko ‘non-stop’” bat izango dela, eta lo egiteko lekua ere atondu dutela, 100 pertsonentzako, “kanpoko (Bartzelona, Valladolid edota Iruñako) jendea hurbildu dadin”.
Guztira 150-350 pertsona inguru bertaratzea aurreikusi dute, eta topaketen helburua zein den ere azaldu dute: “Rol jokoak zer diren azaltzea eta gure hobbya aldarrikatzea”.
Abaco elkartearen sorrera-jardunaldien bideoa:
[video:https://www.youtube.com/watch?v=0xlawU7yIrE]