La Rondinako gasolindegi berria bihar irekiko dute

Erredakzioa 2016ko urt. 24a, 15:00

Udan aurreratu zuten legez, La Rondina industriagunean gasolindegia irekiko dute, bihar hain zuzen ere. Ostiralean egin zuten inaugurazioa eta bihar abiatuko dute zerbitzua; erregaien salmenta, ibilgailuen garbiketa eta saltoki txikia, hain zuzen ere.

Carburantes Petroencina S.L” enpresak gauzatu du proiektua. Udala pozik agertu da egitasmoarekin, herritarrek beharrak aseko dituela uste baitu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide