Urduñako herriaren kontrako epaia plazaratu dute Burgosen

Erredakzioa 2016ko urt. 21a, 10:29

Abenduan egin zen Urduña eta Losaren arteko epaiketa eta pasa den astean epaileak bere erabakia adierazi zuen: ez du Urduñaren eskubide historikoak aitortu eta, ondorioz, Bedarbide elkarteak -abeltzain urduñarrena, alegia- helegitea aurkeztuko du Gaztela eta Leongo Auzitegi Nagusian. Momentuz, herriko abeltzainek ezingo dute erabili Gorobeleko 2000 hektarea baino gehiago.

Abenduan egin zen Urduña eta Losaren arteko epaiketa eta pasa den astean epaileak bere erabakia adierazi zuen: ez du Urduñaren eskubide historikoak aitortu eta, ondorioz, Bedarbide elkarteak -abeltzain urduñarrena, alegia- helegitea aurkeztuko du Gaztela eta Leongo Auzitegi Nagusian. Momentuz, herriko abeltzainek ezingo dute erabili Gorobeleko 2000 hektarea baino gehiago.

Mikel Kormenzana Bedarbideko presidenteak azaldu du epaiarekin ez daudela ados: “epaileak bere erabakia oinarritzeko argudiatu du urduñarrek ez dutela belardi horiek 1959. urtetik erabiltzen”. Mikel Kormenzanaren ustez horrek ez dauka zentzurik, urte horretan borrokak eman baitziren urduñarren eta Losako herritarren artean eta, hori dela kausa, utzi zioten Burgoseko lurraldea erabiltzeari.

Epaiketa politikoa

Bedarbideko presidentearen aburuz epaiketa politikoa bilakatu da eta zuzenbidearekin harremana guztiz galdu du: “Burgos eta Euskal Herriaren arteko gatazka bihurtu da epaiketa, baina guk gure eskubide historikoak aitortu ditzaten borrokatuko dugu”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide