Urduñako Biltegiko erabiltzaileei lagundu asmoz, 20 euroko 25 bono banatuko dituzte hainbat komertziok. Egitasmoa Urduñako Merkatari Elkarteak sustatu du. Azaldu dutenez, orain arte kontsumitzaileen artean zozketatzen zituzten txartelak. Aurten, baina, Biltegiari babesa ematea erabaki dute, eta bertara bideratuko dute ekarpena.
20 euroko 25 bono
Bonoen bitartez 20 euroko 25 txartel eman dizkiote Bihurtze elkarteari, Biltegia kudeatzen duen herritarren taldeari, hain zuzen ere. Guztira, 500 euroko bideratuko dituzte. Era honetan, Urduñako denda ezberdinetan erosketak egiteko aukera zabalduko dute.