Urduñako udalak Otxomaio jaiak iragartzeko kartel lehiaketa aurkeztu du. Aurtengoa 32. edizioa izango da. Lanak entregatzeko azken eguna martxoak 4 izango da.
Kartelak Herritarren Arreta Bulegoan utzi beharko dira, Kale Zaharran. Guztira hiru kategoria egongo dira, 5-9 urtekoena, 10-14 urtekoena eta helduena. Txikiek 50€ eta 40€ jasoko dituzte sari gisa, gazteek 60€ eta 40€ eta helduek 450€.
Helduen mailan izan ezik (sari bakarra egongo baita) bi lan onenak aukeratuko ditu epaimahaiak. Kartel guztiek "Otxomaio 2016, Urduña jaietan" leloa eraman beharko dute. Irudiarekin batera egilearen izen-abizenak, helbidea, NAN zenbakia, adina, telefonoa eta kategoria zehaztu beharko dira gutunazal itxi batean.