Munduko hainbat txoko ezberdinetako kultura gastronomiaren bidez ezgutzeko "Munduko Janak" egitasmoarekin aurrera jarraitzen du Urduñako Adi Emakumeak taldeak. Aurreko saioetan Maroko, Senegal edota Paraguaiko jakiekin egin bezala, oraingoan Ekialdeko Saharako kultura gastronomiaren bidez ezagutzeko aukera izango da.
Egitasmoa larunbatean, hilak 23, 12:00etatik aurrera izango da Alondegian. Antolatzaileek aldez aurretik apuntatzea eskatzen dute, plazak mugatuak baitira. Izen ematea telefonoz egin daiteke, 687818658 telefonora deituta edo mezua bidaliz. Prezioa 6 eurokoa izango da.
Munduko txoko ezberdinetako jaki eta prestaerak aitzaki, kultura desberdinak hurbitzeko asmoa du ekimenak, sukaldatzen den bitartean Urduñan diren herritartasun desberdinak ezagutzeko gunea sortuz, eta bakoitzak bere esperientziak kontatzeko aukera ematea helburu duelarik.