Mabuti, Melis eta Luyaondo optika izan dira Tokiko Erakusleiho lehiaketako irabazleak. Epaia herritarren bozkek eta talde tekniko batek ebatzi dute. Guztira, 12 komertziok hartu dute parte. Lehen saria Mabuti arropa dendak eraman du (300€), bigarrena Melis kafetegiak (200€) eta hirugarrena Luyaondo optikak (100€).
Parte hartze handia
Urduñako udalak parte hartze handia egon dela-eta balorazio positiboa egin du, izan ere, aurtengoa izan da gabonetako erakusleihoen lehiaketa maila lokalean egiten duten aurreneko aldia. Gainera, hiritarren erantzuna oso ona izan dela adierazi dute, 211 bozka jaso baitira. Partaideen artean Urduñako Merkatari Elkarteari atxikitutako komertzioetan erabiltzeko 50 euroko bi bono zozketatuko dituzte.