Urduñako Gazte Asanbladak Gabonetako bertso saioa antolatu du laugarrenez. Emanaldia 20:00etan izango da gaztetxean, eta Euskal Herriko bertsolari ezagunek hartuko dute parte. Horien artean dago Asier Rubio luiandoarra. Harekin arituko direnak kantuan Fredi Paia (Bizkaiko txapelduna), Arkaitz Estiballes, Miren Amuriza, Aitor Sarriegi eta Eneritz Artetxe izango dira. Gaiak jartzen, berriz, Izar Mendiguren ibiliko da. Emanaldia doakoa da.
Tradizio bihurtu den saioa
Urte asko daramatza Gazte Asanbladak gabonetako saioa antolatzen. Ohiturari jarraituz, urteko azken ostiralean antolatu dute ikuskizuna. Aurten bezala, urte hauetan zehar Euskal Herriko bertsolari ospetsu ugarik egin dute bat ekimenarekin. Izan ere, aurrez, Beñat Gaztelumendi, Oihana Bartra, Jokin Uranga, Jone Uria, Ruben Sanchez, Ander Solozabal, Ane Labaka... igaro dira Urduñako gaztetxetik.