Larunbatean, Sant Cugat del Vallesen RFME sariak banatu zituzten, Espainiako Motoziklismo Erreal Federazioko sariak, hain zuzen ere. Maria Barberok, Espainiako txapelketan lortu zuen garaipenagatik Amateur 1000 trofeoa eta Open 1000 sariak jaso zituen.
Maria oso pozik sentitzen dela adierazi du “historian zehar sari horiek lortu dituen emakume bakarra bainaiz”. Aurrera jarraitzeko izugarrizko gogoak dituela ere baieztatu du, ametsa egi bihurtzea lortu du.
Maria Barbero aurten hasi da motoziklismo abiaduran lehiatzen. Espainiako Kopako lasterketa bere lehen lasterketa izan zen eta bertan lortu zuen Open eta Amateur 1000 kategorian garaile izatea.
Hemen daukazue garaipena lortu zuenena egin genion elkarrizketa: