Gabonekin batera hainbat erakusketa egingo dira datozen egunetan zehar Urduñan. Batetik, gabonetako marrazki lehiaketara umeek aurkeztu dituzten lanak Kultur etxean jarriko dituzte. Eta, bestetik, Adinekoen Egoitzan jaiotza ezberdinak ikusteko aukera egongo da, Bihotza Konpartsak antolatuta.
Gabonetako marrazki lehiaketako sari banaketa abneduaren 18an egingo dute 18:00etan Alondegian. Irudiak, baina, hilaren 14tik 21era egongo dira zintzilikatuta kultur etxean. Txapelketako irabazleak Arrate Montejo eta Asier Ortega (4-6 urte), Kepa ALava eta Olatz Ruiz (7-9 urte), eta Eneko ALava eta Olatz Sanchoyerto (10-12 urte) izan dira. Saria, berriz, eskola materialean xahutzeko bonoa izango da.