Urduñako Herri Ikastetxeko Guraso Elkarteak "Elikadura eskola" abiatu du. Egitasmoa "Eskola Jantoki" programaren barruan dago. Funtsean, elikaduraren inguruko tailerretan oinarrituko da dinamika. Lehendabiziko saioa gaur, abenduaren 14an, izango da, 17:30ean ikastetxean. Bertan, Elikadura Justizia Globalaren kanpaina aurkeztuko dute, azukrearen ingurukoa, hain zuzen ere.
Proiektua Urduñar guztiei zuzendua dago. Gainera, haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute, eta saioak dirauen bitartean janariarekin zerikusia duten umeentzako tailerrak antolatuko dituzte.
Ekimena parte hartzailea izango da. Izan ere, partaideek interesgarritzat dituzten gaiak proposatzeko parada izango dute. Horretarako ekoizpen@urduna.com helbide elektronikora mezu bat bidali behar da.