"Marrazteak komunikazio modu bat eskaintzen dit, errealitatetik harago joaten dena"

Erredakzioa 2015ko abe. 4a, 18:35

IKER LOIDI VADILLOk (Urduña, 2000) Galtzakomik Komiki lehiaketaren 2. saria irabazi du eta horren inguruan mintzatu da.

Zer da zehazki irabazi duzun saria?

IKER LOIDI VADILLOk (Urduña, 2000) Galtzakomik Komiki lehiaketaren 2. saria irabazi du eta horren inguruan mintzatu da.

Zer da zehazki irabazi duzun saria?

Lehiaketa honetan, hiru kategoria edo maila desberdin daude. Nik bigarrenean parte hartu dut, 12 urtetik 16 urte bitarteko gazteen kategorian. Nik bigarren saria irabazi dut, 100 euro eta bi komiki.

Espero zenuen aitorpenik izatea? Nola jaso duzu berria?

Egia esan, ez nuen espero. Nire istorioa polita zela uste nuen, baina ez nuen uste inork berdin pentsa zezakeenik. Izan ere, oso pozik jarri nintzen berria jasotzerakoan. Komikia bidaltzean datu pertsonalak eman behar izan nituen, izena, helbidea, telefonoa, etab.

"Egun batean, institututik atera eta aita etxera deitu zutela esan zidan, saria irabazi nuela esateko".

Nola erabaki zenuen lehiaketan parte hartzea? Gehiagotan egin duzu? Zuk bakarrik parte hartu duzu edo ikaskide edo lagunen batek ere egin du?

DBH hirugarren mailan geundela, plastikazko irakasleak komiki bat egin behar genuela agindu zigun, klasean ikasteko teknika desberdinak praktikan jartzeko.

Urte horretan esan zigun Tolosan urtero ospatzen dela lehiaketa hau, eta nahi izanez gero aurkezteko aukera izango genuela. Hala ere, hirugarren mailan ez, baina aurten iaz egindako komikia hartu eta hobetu ostean, lehiaketara aurkeztea erabaki nuen.

Hau izan da mota honetako lehiaketa batera aurkeztu naizen lehenengo aldia. Hala ere, orain dela urte bat ni eta bost lagunek bertsomoviedako lehiaketaren bigarren saria jaso genuen, GAROÑA bideoari esker.

Klaseko hiru aurkeztu ginen lehiaketara, bakoitza bere komikiarekin.

Zer egin duzu eta zergatik uste duzu eman dizutela saria?

Nik lau orrialdeko komiki bat egin dut, eta “Ezinezkoa” deitzen da. Gaiaren aldetik, nire komikiaren istorioa 1939an kokatzen da, Alemanian, nazien garaian.

Izan ere, garai honetan kokatzeko ere zenbait teknika grafiko erabili ditut, esaterako, komikia zuri-beltzez dago marraztuta, kolore gabekoa da.

"Nire ustez, lanaren gauzarik nabarmenena, istorioaren edukia da. “Los chicos del swing” filmean oinarriturik idatzi egin nuen nire gidoia".

Izan ere, pelikula honetan nazia bihurtu egiten den mutiko bat agertzen da. Hala ere, mutiko honek ez du nazia izan nahi, amak eta kanpoko pertsonek pentsa dezaketena bultzatuta, nazien eskolan sartu egiten da. Nik, nazia izatera behartutako pertsonaia hura hartu eta nire imajinaziotik eratorriko istorio eta pertsonaia sortu dut.

Nire lanean oso garrantzitsua izan da, gainera, historiari buruzko informazioa. Jende askok ezagutzen duen historiako garaia delako naziena eta oinarri bat izan behar duelako komikia.

Marraztea gogoko duzu? Zergatik?

Marraztea oso gogoko dut. Nire ustez, marraztea komunikatzeko modu bat da, modu berezia. Argazkiak, errealitatea den bezala erakusten dute, baina marraztea askoz komunikazio zabalagoa da, eta honi esker, errealitatean aurkitu ezin ditugun gauzak, lekuak, eta abar irudikatu ditzakegu.

Marraztea, gainera, bakoitzaren imajinazioan du jatorria, bakoitzak mundua nola ikusten duen araberakoa izaten baita marrazki batean antzeman dezakeguna.

Komikien mundua, egia esateko, ez dut asko ezagutzen, baina batez ere, Mortadelo eta Filemon irakurtzen nuen txikiagoa nintzenean.

Zer ematen dizu marrazteak?

Marrazteak komunikazio modu bat eskaintzen dit, errealitatetik harago joaten dena. Gainera, hobbie bat izateaz aparte, bakea transmititzen didan entretenitzeko baliabidea da niretzat.

Marrazten jarraitzeko asmoa daukazu?

Marrazten jarraitzeko asmoa daukat, bai. Klasean marrazten jarraitzeaz aparte, txikitatik egiten dudan bezala, etxean noizean behin marrazten ere jarraituko dut.

Nork daki berriz ere lehiaketa batera aurkeztuko naizen, baina momentuz ez dut nire komikia bezalako proiektu handirik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide