Hedabideek jakinarazi dute lapurreta astearteko gauean jazo zela eta Antiguako Ama Birjinaren koroa eta kapa eraman zituztela. Horrez gain, lapurrek beste koro eta gurutze bat hartu zituzten.
Ostutako gauzek ez dute balio handirik, ez baitira jatorrizko elementuak. Hala ere, Ertzaintzak ikerketa abiatu du. Poliziaren ustez ingurutan aritzen den lapur talde batek egin du.
Benetako kapa, erreketeen oparia
Antiguako Ama Birjinaren benetako kapa eta koroa, ordea, oso baliotsuak dira. Kapa erreketeek oparitu zioten ama birjinari guda zibilaren garaian eta zilarrezko hariz jositako bordatua dauka.
Koroak miloi erdiko balioa
Koroa -ez lapurtutakoa, baizik eta originala- Gasteizko Museoa Sakroan daukate eta urtean behin ateratzen dute; Urduñako jaietan ikusgai egon dadin, hain zuzen. Milioi erdi euroko balioa dauka eta poliziak babesten du herrira ekartzen duten bakoitzean.