Urduñako udalaren egoera ekonomikoa aztertzeko konpromisoa hartu du Bizkaiko Foru Aldundiak.
Ostiralean batu ziren Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunekin 2015eko aurrekontuen berri eman eta datorren urteko ezinbesteko inbertsioak azaltzeko.
Izan ere, Urduñako udalak urtero 387.000€ ordaintzen ditu zorrari aurre egiteko.
Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek egungo egoera hobetzen laguntzeko bideak topatu eta etorkizunerako kudeaketa bideratu ahal izateko datuak aztertuko dituztela adierazi zuten.
Abenduaren 16an 19:00etan aurkeztuko dute Alondegian 2016ko udal aurrekontuen zirriborroa.