Normalean Gualdetxu Mendi Bizikleta Trail Taldeko kideek, Urduñatik egiten dituzten ibilbideak erakusten dituen triptiko bat kaleratu du.
Taldearen helburua bada, jendeak ibilbide horiek ezagutu ditzan. Izan ere, oso inguru aberatsa dute urduñarrek eta guztion eskura jarri nahi izan dituzte ibilbideak. Gualdetxuren arabera “0.0 bertsioa egin dugu, baina bertsio gehiago aterako ditugu etorkizunean”
Duela gutxi Gualdetxu Mendi Bizikleta Taldea, Gualdetxu Mendi Bizikleta Trail Taldean bihurtu da.
Ibilbideen nondik norakoak
Esan bezala triptikoak 5 ibilbide jasotzen ditu. Bakarra zailtasun gutxikoa da. Horrek 22,50 kilometro ditu eta 588 metroko desnibela.
Beste bik maila ertaineko zailtasuna dute. Batak kaskoari buelta ematen diona, 36,90 kilometro eta 929 metroko desnibela du eta besteak, Burubiotik Babiora, 27,53 kilometro eta 892 metroko desnibela du.
Azkenik zailtasun handiko bi ibilbide ere jarri dituzte triptikoan. Lehenengoa, 72,90 kilometrokoa da eta 1600 metroko desnibela du. Azken hori, Hiru Gurutzetatik igarotzen da. Bigarrenak, ordea, aurtengo duatloian egindako ibilbidea jasotzen du. Guztira 20,74 kilometrotako ibilbidea da eta 622 desnibela du.