Azaroaren 19 eta 20an egin behar ziren aurtengo Elikadura Burujabetza Astearen baitako ekitaldi nagusiak atzeratu egin dira. Ekoizpenek adierazi duenez, aurrerago zehaztuko dituzte data berriak.
Mendia gai
Laugarren edizioko gai nagusia mendiaren erabilera izango da. Formatuetan, berriz, hitzaldi eta tailerrak izango dira nagusi.
Batetik, mendiaren funtzio anitzak landuko dituzte. Bestetik, mendi publikoak izango dira nagusi. Bigarren saioaren helburua tailerraren bidez mendien kudeaketarako proposamenak jasotzea da.
Bestalde, abenduaren 5eko baserritarren merkatuan ekintza eta tailer ezberdinak egingo dituela aurreratu du Ekoizpenek.