Urduñako liburutegiak hiru ekitaldi egingo ditu azaroan zehar. Lehendabizikoa hilaren 19an izango da, ostegunean, eta ipuin kontalaria izango du protagonista. Ez edonolakoa, ordea. Izan ere, ipuin kontaketa musikatua eskainiko dute, "Elefante txikia" emanaldia. Hitzordua 17:00etan izango da liburutegian. Antolatzaileek adierazi dutenez, ekitaldia lau urtetik gorako umeei zuzendua dago.
Diskoen azal erakusketa
Bestalde, Musikaren Astearen baitan, diskoen azal erakusketa jasoko du liburutegiak azaroaren bihartik azaroaren 27ra. Hilabete honetako azken ekintza adimen emozionala lantzeko tailerra izango da, azaroaren 26an egingo dutena. Ikastaroa 16:30etik 20:00etara izango da udal liburutegian.