"Urduñar berriak" izan ziren protagonistak Adratan elkarte etnografikoak aurten antolatutako jardunaldietan. Egunero hizlariak aldatu baziren ere, aldagai bat ez zen aldatu egun guztietan; jendeak Alondegiko aretoa bete zuen.
Ostegunean Jesus Maria Garayok eta Nuria Telleriak ireki zuten ekimena hitzaldia eskainiz. Ostiralean estatu espainarreko leku ezberdinetan jaiotako urduñarrek hartu zuten hitza eta larunbatean beste kontinentetatik etorritako urduñarrek.
Bukatzeko, igandean Jose Ignacio Ruiz Olabuénaga soziologo urduñarra omendu zuten.
Argazkiak: Antonio Muñoz