Abuztuaren 9an, San Roman egunean, Orruño kaleko jaiak ere ospatu ziren. Urtero bezala, Zedelikako San Roman baselizan meza egon zen eta ondoren patata tortilla, odolosteak eta ardoa dastatzeko aukera. Arratsaldean, mus txapelketa jokatu zen eta gozozaleenei txokolatea eskaini zitzaien. Foru Plazan egon zen erromeriak egunari amaiera eman zion.
Argazkiak: Eunate Molinuevo
Data: 2010eko abuztuak 9
Argazki bilduma ikusteko klikatu HEMEN