"Nire "la Heroica" erronka beste askorentzat erronka bihurtu zen"

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko urr. 25a, 07:00

XABI ABAJO (1981, Urduña) “La Heroica” erronkaren protagonista nagusia da. Urduñako Birjinera 7 aldiz igo zen korrikan 11 ordu eta erdietan.

Zergatik erabaki zenuen horrelako erronka bati aurre egitea? Nola sortu zen ideia?

Azkenean oso modu inozoan sortu zen dena. Lupardika tabernan geunden batzuen artean hizketan eta nik 2 edo 3 alditan Birjinera igo nintzela aipatu nuen. Orduan, gizon batek esan zuen, berak uste zuela baten batek aspaldi 6 aldiz igo zela.

XABI ABAJO (1981, Urduña) “La Heroica” erronkaren protagonista nagusia da. Urduñako Birjinera 7 aldiz igo zen korrikan 11 ordu eta erdietan.

Zergatik erabaki zenuen horrelako erronka bati aurre egitea? Nola sortu zen ideia?

Azkenean oso modu inozoan sortu zen dena. Lupardika tabernan geunden batzuen artean hizketan eta nik 2 edo 3 alditan Birjinera igo nintzela aipatu nuen. Orduan, gizon batek esan zuen, berak uste zuela baten batek aspaldi 6 aldiz igo zela. Gizona ez zegoen ziur, izan ere, hori ez dago inon idatzita ez ezer. Momentu horretan izan zen nik 7 aldiz igoko nintzela esan nuenean, kar kar kar

Azkenean lortu duzu zure erronkari aurre egitea. Zer sentitu zenuen lortu zenuela jabetu zinenean?

Ba izugarrizko harrotasuna eta poztasuna sentitu nuen nola ez. Igoera egiteko gai izango nintzela banekien, baina eguna izugarrizkoa izan zen.

Gogorra?Zelako sentsazioak izan zenituen igoeretan?

Lehenengo 5 igoerak nahiko “errazak” izan ziren, oso motibatuta nengoelako eta indar asko nuelako.

Baina, azkenengo biak gogorragoak izan ziren, azken finean nekatuago nengoelako eta elikaduran akatsa egin nuelako. 4. eta 5. igoeretan jan behar nuen eta 4.ean urdaila itxi zitzaidan eta ez nuen jan.

Hori izan zen nire akatsa eta igoerak zaildu zituena.

Beraz, ibilbidean zehar elikatzea oso garrantzitsua da, ezta?

Bai bai, oso garrantzitsua da, hasieratik argi neukan gainera eta entrenatuta nuen. Baina azkenean nerbioak, denbora ona egin nahi izana eta dena nahastu zen eta urdailean nabaritu nuen. Ezin izan nuen jan eta horrek ondorioak ditu.

Lasterketa batean oso erraza da 5 minutu irabaztea, baina, oso erraza da ere ordu bat galtzea.

Zenbat denboran zehar egon zara erronkarako prestatzen?

Bi hilabete egon naiz erronka hau prestatzen eta gehienez 5 alditan igo aiz Birjinera.

Jendearen laguntza ere izan zenuen ezta?

Izugarria izan zen haien laguntza, jendearen laguntza ezinbestekoa zen egun horretan eta erronka hau betetzearen %70 haiek emandako laguntzari esker izan zen.

Haiek erbi lana egiten zuten, beraz, erritmoa markatu zidaten igoera guztietan eta nik jarraitzea besterik egin behar izan nuen.

Guztira zenbatek lagundu zizuten?

Ba ez nituen zenbatu, nahiz eta guztiez gogoratzen naizen. Nik uste 25-30 pertsona izan zirela.

Gainera asko gustatu zitzaidan, nire erronka beste askorentzat erronka propio bihurtu zelako. Hau da, lagundutako batzuek ere haien errekorra lortu zuten “Heroica” propioa eginez.

Batzuen lehen aldia izan zen Birjinera agian 2 aldiz edo 3 igotzen zirela.

Erronka berez 12 ordutan egitekoa zen, baina, 11 ordu eta erdi behar izan zenituen ezta?

Bai hala da. Azkeneko igoera lasai lasai egin nuen gainera. 2 ordu eta 5 minutu tardatu nituen. Denbora aldetik margen oso handia neukan eta disfrutatzeko egin nuen. Gainera 10 edo 12 pertsona igo ginen gora, hainbat argazki atera genituen bertan...

La Heroica” izena du erronkak. Nondik dator izen hori?

Heroica hitza berez adorea erakutsi behar duzun zerbait da guretzat . Eta ez bakarrik kirol arloan baizik eta bizitzako beste hainbat alorretan ere. Tabernan geundela baten batek esan zuen “ Joe zelako heroica egingo duzun!” eta Urduñan guztia bataiatzea gustatzen zaigunez ba azkenean “La Heroica” izenarekin geratu zen, kar, kar kar

Edonork hautsi dezake zure errekorra?

Bai noski, baina trail taldetik antolatu nahi dugu. Ikusita izan duen arrakasta txapelketa batean bihurtu nahiko genuke.

Trail talde bat sortu duzue ala?

Bai, Gualdetxu Mendi Bizkleta taldetik sortu dugu talde berria.

Oraingoan batzuek “Trail running” egiteari ekin diogu eta gero eta jende gehiago animatzen denez kirol hau praktikatzera, taldea sortzea erabaki dugu.: Gualdetxu Mendi Trail Taldea

Gainera Urduñan mendizaletasuna handia dago eta jendeak baditu hori eta korrika egitea elkartzeko gogoak.

Eta zenbat animatu zarete trail talde horren parte izatera?

Oraingoz 36 gaude. Oraingoz bakarrik 3 neska ditugu, baina ea gehiago animatzen diren.

Entrenamenduak nola egiten dituzue?

Momentuz talde txikietan elkartzen gara, baina gure asmoa bada, gutxienez hilabetean behian denok elkartzea mendira joateko. Hori bai, oso maila ezberdinak izango ditugu, batzuek oso ondo arituko dira menditik eta beste batzuk, ordea, agian hasi berriak dira. Beraz guztion laguntzarekin apurka- apurka aurrera jarraitzea espero dugu.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide