Urduñar berrien bitartez landuko dute migrazioa Adratanek antolatutako jardunaldietan

Aimar Gutierrez Bidarte 2015ko urr. 22a, 10:13

ADRATAN elkarte etnografikoak migrazioa izango du hizpide Urduñatar berriak izendatutako tertulietan. Azaroaren 5etik 8ra luzatuko dira jardunaldiak Alondegian eta hainbat herritarren ekarpenak jasoko dira bertan migrazioa hobeto ulertzeko asmoz.

Azaroaren 5ean, arratsaldeko 19:30ean, emango zaie hasiera solasaldiei. Bertan Urduñako bi auzokidek hartuko dute hitza, Jesús María Garaio eta Nuria Telleria, soziologoak biak.

ADRATAN elkarte etnografikoak migrazioa izango du hizpide Urduñatar berriak izendatutako tertulietan. Azaroaren 5etik 8ra luzatuko dira jardunaldiak Alondegian eta hainbat herritarren ekarpenak jasoko dira bertan migrazioa hobeto ulertzeko asmoz.

Azaroaren 5ean, arratsaldeko 19:30ean, emango zaie hasiera solasaldiei. Bertan Urduñako bi auzokidek hartuko dute hitza, Jesús María Garaio eta Nuria Telleria, soziologoak biak.

Jesús María Garaiok Urduñako migrazioak azken mendean izan duen bilakaera aztertuko du. Nuria Telleriak, aldiz, migrazioak gizartean duen eragina izango du mintzagai bere hitzaldian: “Etorkin behar-beharrezkoak: ondorioak eta erronkak lurralde hartzaileetan”.

Mahai inguruak

Azaroaren 6an tertulia eta mahai inguru gauzatuko dute, arratsaldeko 19.30etatik 21:00ak bitarte. Mahai inguruan esperientzia eta bizipen ezberdinak entzun ahalko dira azken mendeko espainiar estatuan jaiotako urduñarren ahotik.

Azaroaren 7an, aurreko eguneko formatu bera jarraituz, XXI. mendeko migrazioa aztertuko da espainiar estatutik kanpo jaiotako urduñarren bizi testigantzak oinarritzat harturik.

Azkenik, azaroaren 8an, jardunaldiei amaiera emango zaie. Horretarako eguerdiko 12:00etan omenaldia egingo diote Jose Ignacio Ruiz Olabuénaga soziologo urduñarrari, migrazioaren ikerkuntzari eskainitako bizitza oso bat goraipatuz.

Horren ostean jatorri ezberdineko Urduñako auzokideen topaketarekin burutuko dute ekimena, bertan jardunaldien esperientzia baloratu eta proiektuari jarraipena emateko beharra aztertuko da.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide