Kilometroak eta Nafarroa Oinez-era autobusez joateko aukera

Ikastolen aldeko jaietara joateko autobusa antolatu dute Laudio, Aiara, Amurrio eta Urduñako udaleko Euskara arloek. Batetik, urriaren 4an Usurbilen ospatuko da Kilometroak jaia. Eta bestetik, urriaren 18an egingo dute Nafarroa Oinez Elizondon. Igandeko txangorako autobusa 9:00etan aterako da Urduñatik eta 19:00etan itzuliko da Usurbiletik. Bidaiak 8€ balio ditu. Elizondora joateko autobusa, ordea, 8:45ean abiatuko da Urduñatik, eta 18:30ean egingo du buelta. Prezioa, 11 eurokoa izango da. Apuntatzeko Euskara arloan eman behar da izena, 945 383 003 telefonoan (52 luzapena).

Ikastolen aldeko festetara joateko autobusa antolatu du Urduñako udaleko Euskara arloak. Batetik, urriaren 4an Usurbilen ospatuko da Kilometroak jaia. Eta bestetik, urriaren 18an egingo dute Nafarroa Oinez Elizondon. Igandeko txangorako autobusa 9:00etan aterako da Urduñatik eta 19:00etan itzuliko da Usurbiletik. Bidaiak 8€ balio ditu. Elizondora joateko autobusa, ordea, 8:45ean abiatuko da Urduñatik, eta 18:30ean egingo du buelta. Prezioa, 11 eurokoa izango da. Apuntatzeko Euskara arloan eman behar da izena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide