“Urduña Hiria” herri krosaren XI. edizioa izango da aurtengoa eta irailaren 27an egingo dute. Urtero Arando Korrikalari Elkarteak antolatutako lasterketa da.
Goizeko 11:30ean izango da hitzordua eta korrikalariek 10.548 metroko ibilbidea egin beharko dute. Txikikrosa eta paralinpikoen lasterketa, ordea, 12:40ean hasiko eta 1500metroko lasterketa izango da. Minitxikis lasterketa ere egongo da eta hauek 600 metro egin behar izango dituzte.
Izena emateko www.kirolprobak.com web orrialdean edo Bilbon dagoen Bikila dendan egin ahal izango dira abuztuaren 1etik aurrera.
Hona hemen ibilbidearen nondik norakoak:
