Urduñako udalak Alde Zaharreko farola guztiak aldatuko ditu, energia eta gastuak aurreztu asmoz. Argiteria berriztatzea bi fasetan egingo dute.Guztira 945 dira aldatuko diren bonbilak, eta moldaketek orain arteko gastua %70 murriztea ekarriko dute.
Argiteria publikoaren gastua urtero 85.172 eurokoa izatetik 20.446€ eurokoa izatera igaroko da eta 64.736€ aurreztuko ditu udalak. Lehendabiziko fasean Alde Zaharreko farola guztiak berrituko dituzte, 230. Hiriko gainontzeko argiteriaren aldaketa diru-laguntzen arabera egingo dute.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.