Urduñako mendi duatloia eta krossa, datozen igandeetako erronka

Datozen bi asteburuetan bi kirol proba garrantzitsu ospatuko dira Urduñan. Batetik, irailaren 20an Urduñako Mendi Duatloia antolatu dute hirugarrenez. Eta, bestetik, irailaren 27an, Urduña Hiria Herri Krossa jokatuko da.

Datozen bi asteburuetan bi kirol proba garrantzitsu ospatuko dira Urduñan. Batetik, irailaren 20an Urduñako Mendi Duatloia antolatu dute hirugarrenez. Eta, bestetik, irailaren 27an, Urduña Hiria Herri Krossa jokatuko da.

Urduñako Mendi Duatloia 10:30ean hasiko da Foru plazan. Ibilbideak hiru zati izango ditu. Lehendabizi korrika 10.9 kilometro zeharkatu beharko dituzte, 495 metroko desnibelarekin. Bigarren partean, 21 kilometro igaroko dituzte txirrindula gainean, 987 metroko desnibela gainditu beharko dutelarik. Azken zatiak Urduñako Alde Zaharra zeharkatuko du, 1.53 kilometro egin beharko baitituzte korrika hiriko kaleetatik. Kategorien artean emakumezkoena, gizonezkoena, mixtoa eta errelebokakoa bereizi dituzte. Aurten, gainera, bertako modalitate guztietako bertako kirolaririk azkarrenak ere sarituko dira. Izena-emateko edo trakak deskargatzeko www.mendiduatloia.com webgunera jo liteke.

Urduña Hiria Krossa

Bestalde, irailaren 27an egingo du Arando  taldeak XI. Urduña Hiria Herri Krossa. Lasterketa 11:30ean abiatuko da Foru plazatik. 12:40an, berriz, froga paralinpikoa egongo da. Ondoren, haurren txanda izango da. "Txikikrossa" 1.500 metrok osatuko dute, eta "Minitxiki" lasterketa 600 metrok. Izen-ematea irailaren 23 eta 24an egin ahalko da kultur etxean 18:00etatik 20:00etara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide