Auzolanean eraikitako jaiak dira Antiguakoak

Erredakzioa 2015ko ira. 7a, 10:00

Egitarauari dagokionez, ez dago kontatzeko gauza handirik Antiguako Jaien inguruan: aurtengo berrikuntzari nabarmenena (bakarra dela ez esatearren) ostiralean egingo den Baias garagardoaren dastatzea izango da.

Egitarauari dagokionez, ez dago kontatzeko gauza handirik Antiguako Jaien inguruan: aurtengo berrikuntzari nabarmenena (bakarra dela ez esatearren) ostiralean egingo den Bayas garagardoaren dastatzea izango da.

Baina auzo txikietako jaien indarra ez dago egitarau oparo eta berritzaile bat osatzean, auzo izaera mantentzean baizik. “Auzo batekoa izatea ‘hemengoa edo hangoa naiz’ esatetik harago doan zerbait da. Auzokideekin harremanak egitean datza, eta arazo bat izatekotan elkarri lagunduz konpontzean”. Hori dio jai egitaraua aurkezteko idatzitako testuak; eta hori da, funtsean, Antigua auzoko jaiak definitzeko modurik egokiena: auzolanean eraikitako festak.

Bakoitza bere esparruan
“Badago jaiak antolatzen dituen talde bat”, adierazi du talde horretan parte hartzen duen Eugenio Garciak, baina gaineratu du egin beharreko koordinazio lana “gutxiengoa” dela, jaien kontu guztiak herriko jende guztiaren artean egin ohi dituztelako.
“Badago txosnan aritzera prest dagoen jendea eta momentu bat libre izatekotan gerturatzen dena”, hasi da Garcia azaltzen, “beste batzuk txokolatea egiten abilak dira eta horretan aritzen dira. Bakoitza bere esparruan aritzen da.

Irailaren 8ko egitaraua ikusteko klikatu hemen. 

Irailaren 11ko egitaraua ikusteko klikatu hemen. 

Irailaren 12ko egitaraua ikusteko klikatu hemen. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide