Irailaren 4,5 eta 6an Koroatze jaiak dira Urduñan. Hainbat ekintza antolatu dituzte asteburu horretarako. Kirolaren esparruan, eskupilota partiduak eta bola txapelketa egongo dira.
Irailaren 5ean, larunbata, eskupilota partidak egongo dira Urduñako Jai Alai Frontoian. Arratsaldeko 18:00ean izango da hitzordua eta sarrera dohainekoa izango da.. Jai Alai Pilotazale Elkarteak antolatutako partiduak dira.. Hauek dira partidak:
Kadete mailan:
Albizuri - Gorostizaga eta Ayesta- Alava
Senior mailan:
Dorronsoro - Peñas eta Arrieta – Legarreta
Bola txapelketa probintziala
Larunbatean hasi eta igandean bukatuko den txapelketa da. Udal bolatokian jokatu da eta Txolope Bolatoki Kirol Taldeak antolatu du txapelketa. Larunbatean arratsaldeko 18:00ean izango da hitzordua.
Igandean, berriz, txapelketaren finala jokatuko da goizeko 11:00ean.