Urduñako fruta-arbolak ezagutzeko txangoa antolatu du Txarlazok

Urduñako Txarlazo mendi taldeak hiriko fruta-arbolak ezagutzeko ibilaldia egingo du irailaren lehen asteburuan. Horretarako, bi hitzordu jarri dituzte. Zehazki, irailaren 5ean eta 6ean 9:30ean abiatuko dira Foru plazatik. Txangoak goizeko iraupena izango du eta adin guztiei zuzendua dago. Ekimenaren bidez bertako ondare naturala ezagutaraztea dute helburu.

Curavacasera txangoa

Bestalde, irailaren 19 eta 20an Palentziako Curavacas mendia igotzeko irteera egingo dutela ere jakinarazi du mendi taldeak. Izena emateko Marrazki tabernan egongo da aukera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide