San Roke jaiak ospatuko dituzte asteburuan Barria, San Frantzisko eta Buen Suceso kaleetako bizilagunek

Atzotik San Roke festetan murgilduta dago Urduña. Abuztuaren 16 bitarte hamaika ekitaldi antolatu dituzte Kale Barria, San Frantzisko eta Buen Suceso kaleetako bizilagunek. Jaiak Baxter Trio taldearen kontzertuarekin hasi ziren atzo, Sutegi taberna oholtza bihurtuaz. Gaur 20:00etan pintxo-potea egingo dute kaleko tabernetan, eta 23:00etan kontzertu batetaz gozatzeko parada izango dute bertaratzen direnek. Hala ere, abuztuaren 15a, larunbata, izango da egunik garrantzitsuena, 12:00etan txupina jaurti ondotik lehertuko baita festa.

Atzotik San Roke festetan murgilduta dago Urduña. Abuztuaren 16 bitarte hamaika ekitaldi antolatu dituzte Kale Barria, San Frantzisko eta Buen Suceso kaleetako bizilagunek. Jaiak Baxter Trio taldearen kontzertuarekin hasi ziren atzo, Sutegi taberna oholtza bihurtuaz. Gaur 20:00etan pintxo-potea egingo dute kaleko tabernetan, eta 23:00etan kontzertu batetaz gozatzeko parada izango dute bertaratzen direnek. Hala ere, abuztuaren 15a, larunbata, izango da egunik garrantzitsuena, 12:00etan txupina jaurti ondotik lehertuko baita festa. 12:45ean buruhandiekin kalejira egingo dute, eta 13:00etan poteo kanta. Indarrak batzeko auzo bazkaria prestatuko dute 14:30etarako, 17:00etan mus txapelketak emango diolarik segida egitarauari. Haurrentzat, berriz, jolasak egongo dira 18:00etatik aurrera, eta 19:00etan ipuin kontalaria.

Morrillonen harrapaketa

Orain arte Morrillonen jaitsiera soilik egiten bazuten ere, aurten, ekitaldia aldatu dute, Morrillonen harrapaketa gehitu baitiote ekimenari. 21:00etan izango da Morrillonen jaitsiera Aduana eraikinaren inguruan. 21:30ean, berriz, afari herrikoia antolatu dute, eta 22:00etatik aurrera erromeria egongo da.

Abuztuaren 16an bukatuko dira San Roke jaiak. 9:30ean ekingo diote dianari, eta 10:00etan lore eskaintza egongo da. 12:30ean, mezaz gain nagusienei omenaldia egingo diete, eta ondoren trikitilariek girotuko dituzte kaleak. Lehiaketak ere ez dira faltako, 13:30ean txapel jaurtiketa izango baita protagonista. Arratsaldean ere izango dira ekitaldiak. 16:30ean, esaterako, nagusien egoitzara bisita egingo dute, eta 17:00etan poney gainean ibiltzeko aukera egongo da. 17:30ean, berriz, igel txapelketa prestatu dute, eta 18:00etan buruhandiak aterako dira kalejiran. Txokolatadaren ondotik iritsiko da San Rokeren miraria ezagutzeko unea, 20:00etan, hain zuzen ere. Ordu erdi beranduago, 20:30ean, bukatuko dira festak, jaien amaierako trakarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide